LONGBOARD
Longboard izeneko taula surfeko taularen aldaketa bat da lur gainean ibiltzeko. Modalitate ezberdinak daude Longboard-aren barruan:
LONGBOARD MOTAK
| |
| Carving | Snow boardean edo surfean egiten den bezala sigi saga ibili |
| Downhill lasterketa | Menditik beherako lasterketa |
| Slalom lasterketa | Irristatu |
| Transport | Hiritik ibili, garraiatzeko helburu hutsez |
| Dancing | Oholaren gainean “dantzatu ” |
Neurriak eta prezioak Normalean skate normal bat baino garestiagoak dira, prezioen zerrenda oso zabala da 100€-tik aurrera. Tamaina ugariko taula aurki ditzakegu merkatuan, 90cm –tik 150cm –ra. Horrez gain forma anitz dituzte, eta forma horien barruan tail (atzeko partea) eta nose (aurreko partea) desberdinak aurkitu ditzakegu. Baina ez dugu bakarrik ohola kontuan hartu behar, ardatzak eta gurpilak oso garrantzitsuak baitira. Ardatzei dagokienez skate batek dituen ardatzekin konparatzen baditugu alderantzizkoak direla konturatuko gara. Gurpilak tamaina eta gogortasunaren arabera sailkatzen dira.
Profesionaltasuna Ez dago mundu profesionalik kirol honetan txapelketari bagagozkio, baina profesionaltzat har ditzakegu marka baten laguntza duten longboarder edo longboard lasterkariei.

